Download - Kalapita 10
201 5eko martxoa
1 0. alea
2
Kaixo Kalapita zaleooooooook!Badatoz oporrak, eta gu hemengara txutxumutxuak eta gori-goriandauden gaiak zuei helarazteko.Ikasturtea bukatzear dago etalaster izango gara udan.Batzuentzat, ordea, azken txanpahau gogorragoa izango da. Bainalaster gara denok eguzki azpiantxaparrotan. Eta seguru zuetakoasko neskalagun edo muti lagunbaten zain zaudetela. Hona hementrikimailu batzuk maitasunkontutarako.
3
MAITASUNAREN FORMULAAskotan hitz egiten dugu maitasunaren izenean adituakbagina lez. Bizipen sentimental batek maitasunarenkonstituzioa idazteko lain emango baligu bezala.Maitasunaren irudia islatzen digu, gehienetan, zoritxarrez,irudi bakarra. Bizitakoaren araberako ondorioak ateratzenbaititugu.Denon eskura dagoen sentimendua da, baina badirudinorberak bere modura bizi dugula ahazten zaigula.Unibertsala dena bizipenak norberaren bihurtzen duela,alegia, ez duela errezetarik, ez duela araurik. Horregatik,nahiz eta askotan tematu garen, ezin ditzakegu mugakfinkatu, ezin gaitezke eredu bakarrean zentratu.Maitasunak ez du kolorerik, maitasunak ez du mugarik,maitasunak ez du formularik. Nik modu batean maitatuizanak ez baitizu zuri maitasunerako atea zabalduko, etaeskerrak. Zein tristea nahiz aspergarria izango litzatekeeninposatutako legeek gure sentimenduak eta ekintzakmugatzea.Beraz, ahaztu ditzagun behingoz buruz ikasi beharrekoformulak, eredu bakarra bultzatzen duten teknikak.Maitasunak ez baitu hori merezi. Maitasuna zerbaitgehiago baita. Denok modu guztietara bizi dezakegunzerbait.
4
Zuri-beltz, zuri-beltz
zoratutako pertsianak bail iran jokatzen dute ene begiek
bat, biF
zer moduz joan dira?
auskalo
Zuri-beltz, zuri-beltz
badoaz orduak aurrera
hizkien dantza geldoarekin bat lokartzen naiz umetxo bat lez
begiek heuren jolas bihurrian jarraitzen dutelarik
neke gorriari ezaxolati
Hiru, lau, bost, seiF
egunerokotasuna amets antzu bilakatu da
begi aztoratuen lagun min
zortzia zuri? Niri bost lauren. . .
zer moduz gaurkoak?
gaizki
5
Zazpi, zortziF
gauak egun argi bihurtu dira, egunak gau ilun
eguneroko lokuluxka egin nahi eta ezin
lagunekin egon nahi eta ezin
irribarre egin nahi eta ezin
ezin
Bederatzi, hamarF
tunel amaigabearen amaiera noizbait iritsiko den itxaropena
basamortuko oasiak deuseztatzeko grina
pertsianak guztiz ixteko beharra
desioak
Denborak aurrerantz dihardu
berarekin noa korrika
arrastaka
mutur parean dago amaiera
mutur parean argi izpiz beteriko irteera
pertsianak jasotzeko beharra
Eguzkiak bihotza alaitu diezadan
baina heuren pisuak irabazi dit ordea
argi izpien goxotasunean murgildurik sentitu baititut
sentitu lasaitasunaren islada diren ametsak.
6
Letra zopa
1 .- I rakasleak txuletekin harrapatzen dizunean
2.- Ingeleseko aurkezpenak egiterakoan
3.- Azterketa batean 1 0 ateratzen duzunean
4.- Zure gelakide batek keinu edo begirada goxo bat botatzen
dizunea
5.- Irakasleak gelakide guztien aurrean gai bati buruz
galdetzen dizunean eta zuri geratzen zarenean
6.- Goizero edukitzen duguna
7
PUBLIZITATEA, GEHIEGIZKO?
Igande gaua, astea ondo bukatzeko lasai-lasai sofan etzanda
gaude, gure gustuko programa ikusten. Ederki pasatzen dugu dena
delakoa egiten: pertsonaia xelebreekin barre egiten, abenturazko
reality-ak ikusten edo adi-adi gaur egungo politika saio bat entzunez.
Halako batean iritsiko da saioaren puntu gorena, non abisurik gabe,
iragarkietara joango diren. Ikusleak, noski, jakin-mina ase nahian,
iragarki denak ikusiko ditu, Perurenaren kolesterola jaisteko
metodoarenetik hasi eta auto aseguruak konparatzen ditueneraino.
Azkenean, programa berriz hasiko da, pi l-pi lean utzitako lekutik.
Drama, ordea, ez da hainbesterainokoa izango eta bi minutu
eskasean amaituko da.
Haserrea, amorrua, ez dira urrun ibi ltzen. Hala ere, etsipena
da sentimenduen borrokan irabazteko aukera gehiena izaten
dituena. Multinazionalen txotxongilo sentitzen gara, nahi duten
bezala kontrolatzen gaituztela. Bestetik, egia da iragarkiei esker izan
dezakegula doako telebista, telebista publikoa. Honek, aitzitik, ez
l ioke eskubiderik eman beharko programak manipulatzeko.
Gainera, iragarkiak, ez telebistan soil ik, edozein lekutan aurki
ditzakegu. Nori ez zaio gertatu, herrian sakabanatutako panel
urdinetara joan Amenabarren partidua noiz den jakiteko, esaterako,
eta hori aurkitzeko bilaketa lanak egin behar izatea. Ez da arraroa
kartel bat bestearen gainean aurkitzea edo nork bere iragarkia argi
eta garbi ikusteko besteenak apurtzea. Herritarrok nahi duguna
aurkitzea zailagoa izateaz gain, errespetu falta ikaragarria da
besteen lana hondatzea.
Honekin guztiarekin, publizitatea bere maila gorenean
dagoela esan daiteke. Edozein lekutan aurki daiteke: telebistan,
mugikorretan eta kalean, besteak beste. Hori horrela, iragarki
kopurua murrizteko neurriak hartzeko beharra dago, bai gobernutik
baita telebista konpainietatik ere. Bestela, sloganen artean itota
amaituko dugu.
8
SSaarraa II ppaarrrraagg ii rrrree:: ""bbeettii ddaann ii kk gguussttaattuu ii zzaann zzaaii zzkkii tt ttaa ll ddee--
kkii rrooll aakk""
Saskibaloian esanguratsua bilakatzen ari den oriotarra gurekin
mintzatzeko gogoz etorri da.
11 -- NNooll aa hhaassii zzii nneenn ssaasskkii bbaall ooii aann?? ZZeerrggaattii kk aauukkeerraattuu zzeennuueenn
kkii rrooll hhaauu bbeessttee kkii rrooll aakk eedduukkii ttaa,, eessaattee bbaatteerraakkoo eesskkuubbaall ooii aa eeddoo
ffuu ttbbooll aa??
Saskibaloian, futbolean eta eskubaloian bezala eskola
kirolean hasi nintzen, betidanik gustatu izan baitzaizkit
taldekako kirolak. Denbora aurrera zihoan eta azkenean iritsi
zen kirol bat aukeratu behar nuen momentua. Hainbat zalantza
izan nituen hiru kirol horietatik bat hautatzeko denek
baitzituzten alde onak eta baita txarrak ere. Kirol guztietan
antzeko nenbilen, batetik Gipuzkoako selekzioa zela, bestetik
Euskadikoa, jokalari onenaren saria plaierotanF Ez nekien zer
egin. Baina azkenean saskibaloiko Euskadiko txapelketan
jokatu nuenez eta jada lagun oso onak egin nituenez
saskibaloia aukeratu nuen. Egia esan gurasoen bultzada
txikiak ere asko lagundu zidan. Eta ez naiz damutzen kirol hau
aukeratu izanaz.
22-- OOrraaii nn zzee mmaaii ll aattaann zzaauuddee?? NNooll aa ii rrii ttss ii zzaarraa?? GGooggoorrrraa ii zzaann aall
ddaa?? EEttaa aasskkoo eenn ttrreennaattzzeenn dduuzzuu??
Bi mailetan jolasten dut, Primera Nacionalean eta Liga
Femeninan. Egia esan ez dakit nola iritsi naizen hona.
Azkenean gogo pixkat jarrita hobetzea eta niri asko gustatzen
zaidanez kirol hau berez ateratzen zait. Saiatzen baldin bazara
lortuko duzu zure metak lortzea. Nik inoiz ez ditut jarri eta
9
honaino iritsita batzuk jartzea ondo egongo litzateke.
Entrenamenduei dagokionez, beste dinamika bat da azkenean,
astean lau entrenamendu dira; bi orduko hiru eta bat, bi ordu
eta erdietakoa baina ohitzean dago gakoa. Behin ohituta ezta
gogorra egiten.
33-- II bb ii ll bb ii ddeeaa ll aabbuurr ll aabbuurr kkoonn ttaattzzeerrii kk bbaaii ??
Hasieran nire lagunekin jokatzen nuen baina urtebete
eta gero Zarautzera pasa ninduten urtebete zaharragokoekin
eta hortik aurrera beti egon naiz zaharragokoekin entrenatzen
eta jokatzen. Egia esan pena ematen dit nire lagunekin
gehiago jokatu ez izanak, dena den oso ondo pasa dut nire
taldekideekin oso pertsona onak baitira. Oraintxe bertan
Donosti Basketen nago jokatzen senior mailan, hobetzen
jarraitzeko leku ona iruditu baizitzaidan eta eman zizkidaten
aukerak oso onak baitziren jokalari bezala hazteko.
44-- ZZeerr oonnuurraa eettaa ssaakkrrii ffii zzii oo ii kkuusstteenn dd ii zzkkii oozzuu kkii rrooll hhoonn ii ??
EEttoorrkkii zzuunneeaann ssaasskkii bbaall ooii jj ookkaall aarrii ii kkuusstteenn aall zzaarraa??
Asko disfrutatzen dut jokatzen eta lagunak egiteko
aukera paregabea da. Esperientzi oso onak bizi izan ditut eta
oso gustura nago. Alde txarrei begiratuz, astean lau aldiz
Donostiara joaten naiz entrenatzera eta horrek denbora asko
lapurtzen dit. Dena den ez nioke sakrifizioa deituko, azkenean
onura hori lortzeko beharrezkoa izan baita. Gustatuko
litzaidake etorkizunean saskibaloiko jokalari izatea baina
oraindik ez ditut gauzak argi. Agian lagunekin patxanga
moduan jarraituko dut edo liga on batean, orain dakidan
bakarra de saskibaloian jokatzen eta disfrutatzen jarraituko
dudala.
1 0
55--GGaauurr eegguunn zzaaii ll aa aall ddaa pprrooffeessii oonnaall aa ll ttuu rraarraa ii rrii sstteeaa?? NNeesskkaa
ii zzaatteeaakk zzeerrii kkuussii rrii kk ddaauukkaall aa ii rruudd ii ttzzeenn zzaaii zzuu?? HHaauu ddaa,, nneesskkaa
ii zzaatteeaakk oozzttooppooaakk ssoorrttzzeenn dd ii ttuu??
Ez dakit, maila oso ona dago, hori egia da, baina lehen
esan bezala saiatuz gero gauza asko lor daitezke. Neska
izateak profesional izatean ez du oztoporik jartzen, hori bai,
beti egongo da muti l edo nesken arteko ezberdintasun hori beti
emango zaie muti lei diru gehiago, garrantzia handiagoa,
ospetsuagoak izango diraF Ia ez dago neskarik saskibaloitik
soil ik bizi ahalko duenik, muti lak berriz, asko.
11
JEROGLIFIKOAK
ZELAIAREN INGURUAN DAGO.. .
NORK DU ABANTAILA. . .
1 2
1 3
Zein irakasle da?
1 4
Anton etxera itzul i zen arratsalderoko paseoa eman ostean.
Galtzetako poltsikoan eskua sartu eta giltzak hartu zituen
baina portaleko giltza zirrikituan sartu baino lehen norbaitek
barrutik ireki zion atea; Andrea zen, Iñigoren alaba.
Beti izan zen neska zurbila, baina duela hiru egunetik
are eta zurbilago zegoen eta izugarrizko begi-zuloak zituen,
eta ez zen harritzekoa, duela hiru egun bere aitaren gorpua
aurkitu zuten eta ordutik poliziez inguraturik zeuden bai bera
eta baita bere ama.
-Kaixo Andrea –agurtu zuen Antonek hamasei urteko neska.
-Kaixo Anton –erantzun zion neskak.
-Badakit zer moduz zauden galdetzea tontakeria bat dela,
baina, zer moduz zaude?
-Bueno, egia esan, ez dakit –sorbaldak jaso zituen eta sakon
arnastu zuen- Anton, zuk badakizu nolakoa zen nire aita. Triste
nagoen? Ba bai, tira, aita hi l zait, normala da tristura apur bat
sentitzea, baina bestaldeF -hasperen egin zuen- izugarrizko
lasaitasuna sentitzen dut barruan. Badakit ez nukeela
lasaitasuna sentitu beharko bainaF -Antonek ez zion
jarraitzen utzi.
-Lasai -isi larazi zuen eskuarekin keinu bat eginez- Zuen azpiko
solairuan bizi naiz eta dena entzuten nuen. Ez zaitez gaizki
sentitu lasaitasuna sentitzeagatik. Badakit zure aita zela baina
IñigoF -momentu batez isi ldu egin zen hitz egokien bila- Esan
dezagun egia, mozkor nazkagarri bat zen, denoi emango digu
bake pixka bat.
-Egia da –onartu zuen Andreak irribarre txiki batez.
-Eta zer moduz dago zure ama?
-Ba egia esan ez dakit, sentimenduak kanalizatzeko eta
barruan gordetzeko ohitura dauka baina dezente ondo dagoela
esango nuke, aitak berari ere asko sufriarazi zion.
1 5
Oraintxe komisarian dago. Eguerdi aldera deitu dute etxera
arratsaldean galdeketa egin nahi ziotela esanez.
Amaia urduritasunez azkazalei hozkaka zebilen.
Denbora luzea eraman zion bizio txarra galtzeak eta bere
senarraren heriotzari esker berriro hasi zen. Ingurura begiratu
zuen. Gela hura ez zen pelikula eta telesail amerikarretakoa
bezalakoa. Atentzioa gehien deitu ziona ispilu baten falta izan
zen. Telesail pol izialetan beti egoten zen trukaturiko ispi lu bat;
barrutik ispi lu bat eta kanpotik leiho bat zena. Gela hartan ez
zegoen inolako ispilurik, horma zuriak besterik ez ziren.
Gelaren erdian zegoen mahaiak ere atentzioa eman
zion. Fikzioan mahaiak metal kolorekoak eta oso sinpleak izan
ohi ziren, mahai hura bestalde, ez zen metal kolorekoa,
zurezkoa zen eta berniz kapa baten azpian egurraren uztaiak
ikus zitezkeen.
Amaiaren begiek aterantz begiratu zuten hau ireki eta bi
pertsona sartu zirenean. Lehenengoa emakume bat zen,
berrogei bat urtekoa, eta honen atzetik muti l bat sartu zen,
emakumea baino nabarmenki gazteagoa, hogei bat urtekoa.
-Arratsalde on –agurtu zuen lehorki Lourdesek bera eta Mikel
Amaiaren aurrean zeuden bi aulkietan esertzean.
-Arratsalde on –erantzun zion Amaiak.
-Lourdes Erribera eta Mikel Urtega gara, inspektore eta
inspektore-ordea –esan zuen Lourdesek- Gaur goizean zure
senarraren autopsiaren emaitzak jaso ditugu. Orfidala irentsi
zuela diote emaitzek.
-Eta? –Amaiak betondoa zimurtu zuen- Medikuak errezatu zion
lo hartzeko.
-Bai, baina ez dut uste medikuak gaindosi bat hartzeko
gomendatu zionik –erantzun zion Lourdesek besoak
gurutzatuz.
***
1 6
Belusezko sofa urdinean eserita Antonek telebistari begira
zegoen interesik gabe. Isi ltasun handia zegoen eta
eskertzekoa zen. Atsegina zen behingoagatik ez entzun
beharra Iñigoren garrasiak eta bere emazte eta alabari
botatzen zizkion isekak. Andreak arrazoi zuen, behingoagatik
lasaitasuna sentitu zitekeen.
Asko preziatzen zituen Andrea eta bere ama. Agian
beraiekin identifikatzen zelako zen. Gaztea zenean bere
aitaren tratu txarrak jasan behar izan zituen. Bere aita
alkoholiko bat zen Iñigo bezala. Urte luzeak igaro zituen aitaren
isekak jasaten eta gauean bere logelatik amaren negarrak
entzuten. Horregatik, sufrimenduzko urte haien ostean, bere
emazte eta semeak inoiz gaizki tratatuko ez zituela erabaki
zuen. Maria Carmenek inoiz ez zuen umerik izatea lortu, baina
hala ere, Antonek bere hitza bete zuen eta honen heriotza
eguna arte, merezi zuen maitasun eta errespetuaz tratatu zuen
emaztea.
-Dozena bat aldiz esan dizuet nik ez nuela hil Iñigo –esan zuen
Amaiak desesperaturik ukondoak mahai gainean jarriz eta
aurpegia eskuez ezkutatuz.
-Ulertu egin behar duzu guk protokolo bat jarraitu behar dugula
–esan zion Mikelek emakume koitadua lasaitu nahian.
Lourdesek betondoa zimurtu zuen Mikelek esana
entzutean. Hiru urte zeramaten batera lan egiten eta Lourdesek
oraindik ez zituen ulertzen Mikelen metodoak. Berak nahiago
zituen gauzak azkar eta labur egin, beharrekoa lortu eta akabo.
Mikelek aldiz nahiago zuen, berak esaten zuen bezala, gauzak
“ondo” egitea. Lourdesek ulertu ez zezakeen arrazoiren
batengatik Mikel kezkatu egiten zen jende guztiarengatik. Ziur
zegoen aurrean zuten emakume hura hiltzai le bat zela eta
Mikelek hiltzai le bat goxotasunez tratatzea kontraesankorra
iruditzen zitzaion.
1 7
-Esan duzu asteburua zure jaioterrian pasa zenuela eta Andrea
zurekin joan zela –esan zion apalki Mikelek.
-Bai, egia da –erantzun zion.-Eta ez zitzaizun burutik pasa
senarrari deitzea zer moduz zegoen galdetzeko? –galdetu
zuen Lourdesek irribarre ironiko batekin.
-Ez, ez zitzaidan sekula burutik pasatuko nire senarrari deitzea
ondoren asteburu guztian egonezin handi bat sentitzeko
–erantzun zion lehor Amaiak. Inspektore hark sumindu egiten
zuen.
-Hitz egin dezagun franko. Zure senarra alkoholiko bat zen,
auzokideek esan digutenaren arabera zuk eta Andreak tratu
txarrak jasaten zenituzten. Zergatik ez zara zu izango
hiltzai lea? Iñigo seirak-zazpirak aldera hil zen eta zure
testigantzaren arabera bostetan irten zinen eta zortziak laurden
gutxi inguruan iritsi zinen zure gurasoen etxera. Denbora asko
egon zinen errepidean ordu bateko bidaiarako –esan zuen
Lourdesek. Mikelek aho zabalik begiratu zuen bere buruzagia.
Egia zen agian Amaia hiltzai le bat zela baina gauza bat
susmoak izatea da eta beste gauza bat zeharka oso zuzen
batez hiltzai lea bera zela esatea.
Jarraituko du. . .
1 8
AKUARIO: Hurrengo azterketei eutsi gogor, orain artekoak baino
emaitza hobeak izango baitituzu. Kontu izan hortzak garbitzerakoan,
laster iritsiko baitzaizu aspalditik minduta duzun hagineko infekzioa.
Maitasunari dagokionez, oraingoz ez duzu zorte handirik edukiko.
KANTZER: Adi ibi l i hirugarren ebaluazioan! Orokorretan ondoan
tokatutako kidea ez baituzu bikote txarra izango. Bestalde, egin kasu
neba txikiari , zeu baino hobeto moldatzen da matematiketan eta.
LEO: EGA azterketa gainditzeko aukera handia, letretakoen
probabil itatearen estatistikaren arabera. Maitasunean, aspaldiko
partez, zortea izango duzu, zorionak! Zure printze edo printzesa
urdina heltzear da! Gainontzean ezer berririk ez, bizitza aspergarria
bezain berdina.
VIRGO: Negu aspergarria igaro ondoren, udaberrian alaituko
zaituen arrazoiren bat izango duzu, lagunekin plan bereziak eginez.
Maitasunari dagokionez, itxaropena galdu ezazu, jende gutxi
sentituko da zugandik erakarria zure udaberriko alaitasun berri hori
dela eta.
GEMINIS: Nahiz eta ez jasan irakasle hori, hobe duzu pentsatzen
duzuna gorde eta gero kexatu zaitez lagun artean. Hala ere
komenigarria l itzateke zenuke irakasle horren alderdi onari
begiratzea, ziur baduela eta.
ESKORPIO: Garai zailei aurre egiteko nahikoa ausardia duzula
erakutsi duzu orain arte. Eutsi gogor. Azterketa garaia ere pasako da
eta gogoan izan zuk uste baino hurbilago duzula laguntza. Berezia
izan daiteke.
1 9
SAGITARIO: Bazen garaia! Azkenean pilak jarri eta zure azterketako
emaitzek gora egingo dute, eta ez gutxi, alajaina! Ikasten igarotako
denborak maitasunari eman beharrekoa kenduko dizu, ordea.
Neska/muti l baten atzetik bazabiltza, orain ez da garaia harreman
bati ekiteko. Diru kontuan eta osasunean aldaketarik gabe.
LIBRA: Askatasuna zer den badakizu eta horren beharra sentituko
duzu. Ez beldurtu. Goizero eguzkia irteten duela gogoratu. Zure
asteko egunik onena osteguna izango da, eta maitasunerako unerik
goxoena? Larunbat gaua.
KAPRIKORNIO: Haserre zaudela uste dute ingurukoek. Umore ona
nahi baduzu berreskuratu egizu txangoa mendi aldera, oxigeno
garbia arnastu eta txoriei begira gelditu, on egingo dizu eta.
TAURO: Lo harrapatu al zaitu udaberriak? Lanik ez, emaitza onik
ez! Erromantiko jarriko zara, amodioari dagokionez, denboraldi
honetan; txorohaizea ez al da izango, ordea!? Diru faltan ibi l iko zara,
eta uda iristerako zorretan lepo bukatuko duzu. Baina lasai, kirola
egiten jarraituz gero osasun bikaina izango duzu.
ARIES: Zailtasunen aurrean ez zara kiki ltzen, horregatik, eutsi gogor
oraingo borrokari eta egin kasu zure senari, arrakastaz gaindituko
baituzu.
PISCIS: Udaberria gogoz iritsi zaizu, behingoz zure esfortzuek eman
dute merezitako fruitua. Badirudi atzetik zabiltzan horren bihotza
l imurtzen ari zarela.
20
TXOKOLATEZKO BIZKOTXOA
Osagaiak:
Ekilore olioa baso erdia
Nesquick baso 1
Irina baso eta erdi
Azukrea baso eta erdi
Esnea baso erdia
Lau arrautza
Legamia sobre 1
Gurina piska bat
Nola:
1 . Lehenik labea jarri berotzen 1 80 Cºra
2. Ondoren lau arrautzak eta azukrea bol batera bota eta
nahastu batidorarekin ondo-ondo guztia homogeneoa izan arte.
3. Jarraian bota olioa, esnea nesquicka, irina eta legamia.
4. Segi nahasten jotasu.
5. Ontzia gurinaz igurtzi eta irin piska bat bota ontzi barrura
bixkotxoa labean dagoenean ez dadin itsatsi.
6. Ore osoa ontzira bota eta labean sartu.
7. Ordu bete labean goxo-goxo eta l ixto!