jedndarte politika

4
GETXO PUNTUZ PUNTU. VENDARTE POLITIKA 2015-2019

Upload: getxoko-ehbildu

Post on 21-Jul-2016

226 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Jedndarte politika

GETXO PUNTUZ PUNTU.

VENDARTE POLITIKA

2015-2019

.JENDARTE POLITIKA

Page 2: Jedndarte politika

EH Bilduk zerbitzu sozialen sistema publiko eta unibertsala sortzearen alde dago, zeinak bermatuko dituen pertsona guztien eskubide sozialak, salbuespen barik, pertsona guztien integrazioa bideratuko duena eta bazterketa eta ezberdintasuna borrokatuko duena .

Hiritargoak zaindua izateko eskubidea dauka, eta eskubide subjektibo gisa ulertu behar da. Pertsonon arteko zaintzan zaintza-lana duin bihurtu eta ezagutzearen alde gaude, eta zaintzak modu askean hautatuak eta eginak izatearen alde.

1. Zerbitzu sozialen hornidura ekonomikoaren nahikotasuna bermatzea. Udal aurrekontuetatik fondo ekonomiko-soziala sortzea, horien zenbatekoaren %10era helduz.

2. Oinarrizko eskubideetara sarbidea izateko auzokideen erroldatzea ziurtatu. 3. Zerbitzu sozialen sistemaren izaera publikoa indartu. Administrazio publikoaren

presentzia eta kontrola handitu.4. Gizarte partaidetza sustatzea gizarte zerbitzuen politika eta jarduerak osatu,

kudeatu eta plangintza, garapen eta ebaluazio erabakiak hartzerakoan. 5. Oinarrizko zerbitzu sozialetan profesional eta erratio egokiak ezarri, egungo

langile kopuruak handituz eta instituzio foral eta autonomikoei dagokien finantziazioa eskatuz.

6. Erabiltzailearen ekarpena progresiboki gutxitu, sistemara sartzea oztopoa baita:a) Ordaindu behar ez dutenen kantitate minimoetan eta osasun zein

asistentzia laguntzen doakotasunean. b) Izkutuko ekonomiak eragina duen halako zerbitzuetan,

erabiltzailearen ekarpenen murrizketa lehenestea.7. Dauden estaldurak handitzea zerbitzuetarako sarrerako itxaron zerrendak

murrizteko.8. Zainketa informalak laguntzea etxera bisitak eginez.9. Zaintzaile informalen formazioan txertatzea auto-zainketa eta zainketak

banatzeko etxe barruko negoziazioari buruzko ezagutza. 10.Mendekotasuna aurreikusi eta autonomia sustatzeko programak garatu.11. Egoitza zerbitzuen alternatiba gisa, ostatu zerbitzuen sarea garatu.12.Etxez etxeko laguntza zerbitzua indartu, funtzio berriak ezarriz, zerbitzuaren

intentsitatea handituz eta prezio publikoa eta erabiltzailearen ekarpena jaitsiz.13.Babesgabeko egoeretan daudenen familia interbentzio programak bultzatu.14.Gau eta eguneko arretarako baliabideen sorrera bultzatzea.15.Baztertze handian dauden sektoreekiko kalean bertan esku hartu ahal izateko

bitartekoak jarri.16.Autonomoki ibiltzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak laguntzeko

programak indartu.

Page 3: Jedndarte politika

17.Buruko gaixotasun eta egoitza bazterketan daudenen laguntza Osasun sailarekin batera koordinatu.

18.Aurrera egitea ordaindu behar ez dutenen kantitate minimoetan eta osasun eta asistentzia laguntzen doakotasunean.

19.Arreta zerbitzuak genero indarkeriari aurre egin behar dioten emakumeen ahalduntzea lortzera bideratu.

20.Gizarte zerbitzuetako langileen heziketa indartu genero indarkeriaren esparruan.21.Koordinazioa indartu Berdintasun eta Gizarte zerbitzuetako sailen artean.22.Aisialdi eta kultura udal zerbitzuetan haurtzaindegi zerbitzua jarri.23.Nazioarteko Elkarlanerako aurrekontua %0,7koa izango da eta arlo honetan diru

laguntzak banatze aldera ez da kontuan izango GKEaren kokalekua, proiektua baizik. Emakumea ahalduntzea eta herritartasuna indartzeko helburu duten proiektuak lehenetsiko dira. Ikuspegi asistentzialista baztertu beharko da ahal den neurrian.

24. Itzubaltzeta-Romoko nagusien etxea bere horretan uztea, Kultur Etxe berrira mugitu gabe, egungo instalakuntzak eraberrituz eta behar adina ekipamendurekin gaituz.

25.Kalean bizi direnentzako Udal Ostatua sortzea.26.Politika aktiboen bidez pertsona homosexual eta transexualen eskubide guztiak

aldarrikatu eta bermatzea, sexu aukera guztien onarpen eta normaltze bidean.